jueves, 30 de septiembre de 2010

Nola ailegatu?

GPS-an Miguel Ambulodi kalea, 2 (Irun) jarri eta aldapa igo. Gurutzearen Alaben gogartetxea da.

Izena ematea

Epea: 2010eko urriaren 13ra arte
Prezioa: 60 €
Parte hartzeko dirusarrera egin behar duzu:
Kontua: 3035-0060-48-0601 1 371 70
Kontzeptua: Topaketa Eukaristikoa eta izen-abizenak

Behean dituzun datuak bidal ditzakezu:
a) E-mailez: cardaveraz@gmail.com
b) Korreosen bidez:
Gau-gurtza Posta-kutxa 61.
20080 - Donostia
c) Telefonoz: 655745812 (Lourdes)
OHARRA: Urriaren 13aren ostean izena emanez gero, topaketaren prezioa 70 eurokoa izango da

Izen-abizenak

Helbidea

Kode postala:................. Herria

Telefonoa

Korreo elektronikoa

Egitaraua: konfirmatua, On J.I. Munilla bertaratuko da

Egitaraua
Urriaren 22, ostirala
1 9,00: Harrera
21 ,00: Aparia
22,00: Ongietorria
Urriaren 23, larunbata
Goizez:
a) Donostira txangoa
b) Errosarioa eta aitorpenak
Arratsaldez:
a) On Ignacio Mª Azcoagaren hitzaldia Eukaristiari buruz
b) Bilera taldeka
20,30: Aparia
22,00: Meza eta adorazio beila
Urriaren 24, igandea
Bedeinkapena eta erreserba
10:30: Munduko Gazteen Topaketak. On Jose Ignacio
Munilla Gotzai Jauna
12,00: Meza Santua On Jose Ignacio
Munilla Gotzai Jaunak presidituta
13,00: Asanblada
Bazkaria eta agurra

Zatoz Irunera - Zure zai gaude!

Urte Jakobeoa den honetan gonbidatzen zaitugu parte har dezazun gazteen topaketan Irunen (Egiluzen).

Pozez, Eukaristian ezkutaturik dagoen Jesusekin tratatuko degu, gauaren isiltasunean, Bihotzetik bihotzera. Hori dena, 2011ko abuztuan Madrilen ospatuko diren MGT-rako bidean.

Gure fedea baduzu nahiz zalantzan eta duda-mudan bazara, edota sinesten ez baduzu, zure bizitzarako erabakiorra izan daitekeen esperientzia hau bizi dezakezu: “Berbiztu eta bizirik den Jesus Jaunaren eta bere maitasunaren esperientzia.”

Mariaren eskutik Kristorengan bizi, Berak bakarrik zure bihotz gaztearen zoriontasun nahi sakonenak bete ditzake.
Zatoz Irunera eta adoratu Jauna
Ez zaizu damutuko
Zure zai gaude!

martes, 7 de septiembre de 2010

Urriak 22-24 gazte topaketa


Urriak 22-24 gazte topaketa


Urriaren 22tik 24ra ospatuko da J.l. Egiluzen (Irunen) Gau-Gurtzako gazte topaketa eukaristikoa.