Urte Jakobeoa den honetan gonbidatzen zaitugu parte har dezazun gazteen topaketan Irunen (Egiluzen).
Pozez, Eukaristian ezkutaturik dagoen Jesusekin tratatuko degu, gauaren isiltasunean, Bihotzetik bihotzera. Hori dena, 2011ko abuztuan Madrilen ospatuko diren MGT-rako bidean.
Gure fedea baduzu nahiz zalantzan eta duda-mudan bazara, edota sinesten ez baduzu, zure bizitzarako erabakiorra izan daitekeen esperientzia hau bizi dezakezu: “Berbiztu eta bizirik den Jesus Jaunaren eta bere maitasunaren esperientzia.”
Mariaren eskutik Kristorengan bizi, Berak bakarrik zure bihotz gaztearen zoriontasun nahi sakonenak bete ditzake.
Zatoz Irunera eta adoratu Jauna
Ez zaizu damutuko
Zure zai gaude!
No hay comentarios:
Publicar un comentario